TAMARA LUCARINI, AROA FERNANDEZ ETA OIHANE OYARZABAL DIRA EUSKAL AUTORE EMAKUMEENTZAKO FILM LABURREN I. GIDOI LEHIAKETAKO FINALISTAK

Sari banaketa ekainaren 8an, larunbata, izango da Bilboko Bilborock Aretoan, 21:30ean.

Maider Oleagak, Olatz Beobidek eta Tamara Garcia Iglesiasek osatutako epaimahaiak lehiaketako hiru proiektu finalistak aukeratu ditu: Tamara Lucariniren “El hombre efeméride”, Aroa Fernandezen “Helduak gara” eta Oihane Oyarzabalen “Dani the girl”.

Epaimahaiek jasotako proiektuen maila altua nabarmendu dute. Gainera, gai eta genero ugari jorratzen dituzte, proposamen narratiboetan aniztasun aberatsa erakutsiz.

600€ eta garaikur bat eramango ditu irabazleak. Horretaz gain,sari hau emakumeen artean gidoiaren idazketa sustatzeko eta gidoiaren idazketaren esparruan emakumeak profesionalizatzen laguntzeko bultzada bat da.

Gidoilari irabazlea Euskal Laburmetrai Azokan emango da  ezagutzera, Caostica eta Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkarteak antolatutako industry izaerako ekimenean. Formatu laburra sustatu, ikusarazi eta bere sorkuntza bultzateko, bereziki emakumeen artean, jaio den ekimena hau, sortzaile, ekoizle, banatzaile eta gainerako eragileek interesak partekatzeko topagunea.

Sarrera doakoa da lekua bete arte. Berretsi zure bertaratzea formulario labur hau betez.

HEMEN kontsulta dezakezu ekitaldiaren informazio guztia eta, jarraian, jardunaldiaren edukia laburbiltzen dizugu:

EKAINAK 8. BILBOROCK.

9:30. Ateak irekitzea.

10:00. Mahai-ingurua: La industria del Cortometraje Vasco. Maider Oleaga, Sonia Pacios, Carmen Lacasa eta Eguzkiñe Aranzibiarekin; moderatzailea: Iratxe Fresneda.

11:45. Hitzaldia: Recursos públicos para cortometrajistas. Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta ETBko ordezkariekin.

12:30. Hitzaldia Euskal Autore Emakumeentzako Film Laburren Gidoi Lehiaketako finalistekin.

13:15. Networking Session. Bertaratutako ikus-entzunezko euskal industriaren arteko topaketa: sortzaileak, ekoizleak, banatzaileak, festibalak…

20:00etan Proiekzioak eta Sari Banaketa Gala.

Zure zain gaude!

Comments are closed.