EUSKAL AUTORE EMAKUMEENTZAKO FILM LABURREN I. GIDOI LEHIAKETA SORTU DU GIDOIk – EUSKADIKO GIDOIGILEEN ELKARTEAK

Gidoiak onartzeko epea 2024ko maiatzaren 2tik 24ra izango da (biak barne).

Gidoik, Euskadiko Gidoigileen Elkarteak, film laburren gidoi-lehiaketa bat antolatu du Caostica Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiarekin lankidetzan eta (H)emen elkartearen laguntzarekin.

Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateak Espainiako gidogileen egoerari buruz argitaratu duen azken ikerlanaren datu garrantzitsuenetako batek, gidoigile lanbidean aritzen diren pertsonen %35a bakarrik direla emakumeak adierazten du. Gure elkartean, aldiz, bazkideen %25a baino ez dira emakumeak. Horrexegatik, sortu berri den lehiaketa honek, emakumeen artean gidoien idazketa sustatzea, gidoien idazketaren esparruan emakumeak profesionalizatzen laguntzea eta gure elkartea, Gidoi, errealitate horren aurrean ekintza hartzen duen elkarte gisa kokatzea du helburu.

Euskadin jaiotako edo Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako adin nagusiko emakume autore guztiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketa honetara. Argitaragabeko gidoiak eta fikziozkoak (dokumentalak ez direnak) izan behar dute, gai librekoak eta gaztelaniaz nahiz euskaraz idatzita egon daitezke.

SARIA: 600€ eta proiektu irabazlearentzako trofeoa.

Gainera, hiru finalistek, Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkartean urtebeteko doako harpidetzaz gozatu ahal izango dute eta beraien gidoiak euskal ekoizleek irakurriko dituzte.

Irabazlea Bilbon egingo den Caostica Film Laburren Jaialdiaren ekainaren 8ko sari-banaketan iragarriko da.

KONTSULTATU HEMEN OINARRIAK.

Informazio gehiago edo zalantzak argitu helbide honetan: mensaje@gidoi.com

Comments are closed.