Zinemaldia – Euskal Gidoi Onenari Saria

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak Euskal Gidoi Onenari Saria emango du Donostiako Zinemaldiaren esparruan.

Euskal Gidoi Onenari Saria Zinemaldian aurkezten diren fikziozko euskal ekoizpenen artean erabakiko da eta Café Botanikan (Gernikako arbolaren pasealekua, 8 – Donostia) emango da irailaren 28an arratsaldeko 19:00etan.

 Epaimahaia

Agurtzane Intxaurraga (Orozko, 1966)

Arte eszenikoetan aktore, zuzendari eta dramaturgoa da, ibilbide zabalarekin. Horrez gain, ETBko Goenkale telesailean aktore zuzendaria izan da zortzi urtez eta beste hamar urtez,  gidoilaria.

2010ean Teresa eta Galtzagorri  izeneko sei ipuin argitaratuko ditu Banaka media editorialarekin. 2016an izen bereko animazioko filmaren elkarrizketatzailea eta zuzendaria izango da, Dibulitoon Studio ekoiztetxearen eskutik. Filma honekin, Estatuko lehen emakumea izango da  3Dn animazioko luze bat zuzentzen. Gainera, filma Goya eta Platino sarietan izendatua egongo da.

Gaur egun, Dibulitoon Studioren hurrengo filmaren kogidoilaria da, La                                                                                 leyenda de Bigfoot.

 

Aritz Moreno (Donostia, 1980)

Andoaingo zine eta Bideo Eskolan Irudi ikasketak burutu zituen. 2003. urtean bere lehen film laburra, Portal mortal, zuzendu zuen. Gerora Cólera (2013), Bucle (2011),  ¿Por qué te vas? (2010), Cotton Candy (2008) eta Portal mortal (2004) film laburrak zuzendu ditu.

Gaur egun, Film laburrak egiteaz gain, mota guztietako ikus-entzunezko proiektuak burutzen ditu, adibidez: bideoklipak, zinemaldietarako aurkezpen bideoak etab.

 

David Pérez-Sañudo (Bilbo, 1987)

ESCAC-eko Zuzendaritza Zinematografikoan masterra du eta doktoretza prestatzen ari da Madrilgo Complutensean eta EHUn. 2010 urteaz geroztik, telebista, zinema eta publizitaterako gidoiak idazten, zuzentzen eta ekoizten aritu da.  Urte horretan Luis Espinosa lankidearekin batera Amania Films ekoiztetxea sortzen du.  Aprieta pero raramente ahoga (2017),  Tiempos Muertos (2017),  Bocazas (2015), Malas vibraciones (2014), Agur (2013) eta Indirizzo (2011) film luzeak idatzi eta zuzendu ditu, besteak beste.

Comments are closed.