Topaketa Robin Green-ekin

EGUNA: Apirilak 15, astelehena
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: Sala BBK aretoan (Gran Vía, 19-21, Bilbo)

Sarrera libre aretoa bete arte

 

Topaketa ROBIN GREEN-ekin, bere azken liburua aurkezten LA ÚNICA CHICA. De redactora en Rolling Stone a guionista de Los Soprano

70eko hamarkadako kazetaritza musikalaren erreferente izandako emakumea, eta gidoilari gisa —Doctor in Alaska, The Sopranos edo Blue Bloods telesailak, besteak beste— gizonezko lanbide batean arrakasta lortu zuen idazlea ezagutzeko aukera paregabea.

Robin Green espainiako hainbat hiritan zehar eramango dugun Book Tourraren parte garenok —Liburuak, Caostica, Euskal Gidoigileak (EHGEP) eta Zinemakumeak Gara!— pozik gaude Robin Bilbon ere izango dugulako, azkenengo hamarkadetan Ipar Amerikako kulturaren eta bertan emakumeak izan duen paperaren erreferente delarik.

70eko hamarkadaren hasieran, Rolling Stone-en Urrezko Aroko artikulu esanguratsuenentako batzuk sinatu zituen arren —Mexiko Berriko Dennis Hopperri buruzko erreportaia,adibidez—, aldizkariak ez zuen inoiz merezi bezala aintzakotzat hartu.

Bere protagonistak erretratatzeko energia agortezina eskaintzen aditua, ez zuen asko iraun Kazetaritza Berriaren zirkulu hautatuan. Aldizkariaren sortzaileak berak, Jann Wennerrek, bota egin zuen, Kennedy bati buruzko erreportaje bat idazteari uko egin ziolako. Gertaera hori munduko musika-prentsaren iruditerian finkatua geratuko zen betiko.

Denboraren poderioz, gidoilari eta telebista-ekoizle gisa, Greenek hiru Emmy sari eta bi Urrezko Globo jaso zituen Doctor en Alaska eta Los Soprano telesailetan egindako lanengatik. Gaur egun, herri-kultura eraldatzen lagundu zuten eta aintzakotzat hartu izan ez direnen emakumeen ikurra da.

Hitzaldia amaitzerakoan, Robin Green-ek bere liburu aleak sinatuko ditu, eta aretoan bertan izango dira salgai.

ROBIN GREEN gaur egun telebistako haundienteraiko bat da, baina produktore exekutibo eta gidoilari gisa lan egin aurretik Rolling Stone aldizkariaren lehen emakume erredaktorea izan zen. 1991 eta 1992 artean, Emmy sari bat eta bi Urrezko Globo irabazi zituen Doctor en Alaska telesailan gidoilari gisa egindako lanagatik; eta 1999tik aurrera, gidoilari izateaz gain, produktore exekutibo gisa hasi zen lanean Los Soprano-n, beste bi Emmy irabaziz. Gainera, Mitchell Burgess-ekin batera, jada hamalau denboraldi dituen Blue Bloods telesailaren sortzailea da.

PATRICIA MILLÁN erredaktore estrategikoa, kritika literarioa eta kultur komunikatzailea da. 2013an Relatos en construcción literatura-bloga sortu zuen. Radio Euskadiko Kultura.eus programan eta komikian espezializatutako Z aldizkarian ohiko kolaboratzailea da. Halaber, hainbat plataforma eta ekitaldi desberdinen bidez, kultura-edukia sustatzen eta zabaltzen dihardu. Gaztelaniazko Euskadi Literatura Sariaren epaimahaikide izan da azken bi edizioetan.

Comments are closed.