Zinemaldia – EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEA Saria

EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEAK EUSKAL GIDOI ONENAREN SARIA EMANGO DU DONOSTIAKO ZINEMALDIAN

SGAEren Euskadiko Lurralde Batzordearen eskutik, sariaren bosgarren edizioan, irailaren 27an (ostirala) emango da 19:00etatik aurrera, KELER gunean (Ramón María Lili Pasealekua, 2).

“Euskal Gidoigileen Elkartea Saria” Jaialdiaren edozein sailetan aurkezten den euskal film luzeetako bati emango zaio, eta trofeo bat eta 1.500 euro barne hartuko ditu (eskudirutan). Zenbateko hori hautatutako gidoiaren egilearentzat edo egileentzat izango da bakar-bakarrik.

Edizio honetan, honako hauek izango dira “Euskal Gidoigileen Elkartea Saria”ren epaimahaikideak: Ángel Aldarondo, Tessa Andonegi eta Jone Lizarralde. Bestalde, Asier Guerricaechebarríak, Euskal Gidoigileen Elkartearen presidenteak, eta Óscar Castaño “Garbitxu”-k, SGAEren Euskadiko Lurralde Batzordearen presidenteak, emango dute saria.


Epaimahaia

 

Angel Aldarondo

Ondarrutarra, Donostian jaioa, Andoaingo Zine Eskolan ikasi zuen. Diziplina anitzeko profila izanik, postproduktore lana telebistarako gidoilari, zuzendari eta film laburren ekoizle lanarekin txandakatzen du, baita hainbat komunikabidetarako kolaboratzaile lanarekin ere. Zinemaldiaren 62. edizioan epaimahaikide izan zen. Marabilli Sormen Festibalaren antolatzailea da, eta gaur egun Una Historia de Vasconia eta A Bocados telebista saioetan gidogile bezala lan egiten du.

 

Tessa Andonegi

Tessa Andonegi, aktore, gidoilari eta aurkezle. Telebistan aritzen da kameraren alde batean eta bestean. Baita zinean eta antzerkian ere.

 

 

Jone Lizarralde

Jone Lizarralde diziplina anitzeko sortzailea da.  Ilustratzaile-lanak egiteaz gain, edukiak idazten ditu publizitaterako edo argitalpenetarako, besteak beste, iritzi-artikuluetarako, binetetarako, haurren ipuinetarako, iragarkietarako edo gidoietarako. Haren ilustrazioak publizitatean, kamisetetan, irudi apaingarrietan, karteletan, ipuinetan, ebakigarrietan eta antzekoetan azaltzen dira, baina, bereziki, profesional horren indargunea hainbat diziplinatan aplikatutako ideiak dira. Berriki ETBrako V.P.O. telesailean ibili da gidoigile lanetan eta momento honetan bakarhizketa saio bat prestatzen ari da.


Prentsa harremana:
Eguzkiñe Aranzibia
605 761 315
euskalgidoigileak@gmail.com

Comments are closed.