ZINE KONTARI 2017

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak eta SGAE Fundazioak ZINE KONTARI euskaraz egindako zine zikloaren hirugarren edizioa aurkezten dute.
ZINE KONTARIk denboran zehar sortutako euskarazko lan zinematografikoak ezagutzera ematea du helburu. Horretarako urtero formatu eta genero ezberdinetako film labur eta luzeen aukeraketa bat egiten dugu.
Ekimen honekin euskarazko film labur eta luzeak sustatu nahi ditugu: euskaraz idatzitako istorioak euskaraz kontatzea denera.

Lanen atzetik diren sortzaileak lehen mailakoak ditugu, tartean, Maialen Lujanbio, Gregorio Muro, Carlos Zabala, Fernando Bernués, Mireia Gabilondo, Nagore Aranburu, Jose Mª Goenaga, Jon Garaño, Aitor Arregi, Arantza Ibarra, Aitor Merino edo  Amaia Merino. Aipatutako lau egunetan zehar, zazpi proiekzioekin gai, genero eta publiko ezberdinak aintzat hartu nahi dira. Honakoa dugu aurten egindako selekzioa:

Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoak hartuko du erakustaldia (Bertendona 3bis, Bilbo), abenduaren 12tik 15era. Pase guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, egunero, azkena ezik, hots abenduak 15aren ostiralekoa, berau 18:00etan izango dela. Sarrera doan izango da proiekzio egun guztietan, beti ere, gunea edo aretoa bete arte.  

Prentsa dossierra

Comments are closed.