ZINE KONTARI 2015 – Euskaraz egindako zinema zikloa

AZAROAREN 23tik – 26ra
Campos Eliseos Antzokia, Bilbo
Kupula Aretoa (6. solairua)
19:00etan

Sarrera: 2,00 €
4 saioetarako sarrera: 5,00 €


logo-20-justificado-ertaina1-300x71[1]Fundacion_SGAE_Fundazioa_color[1]
20. Urteurrena dela eta, Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Elkarteak hainbat ekitaldi “berezi” antolatu ditu aurten. Horien artean bat, SGAE Fundazioarekin abian jartzen duen ZINE KONTARI 2015 euskara hutsean idatzi eta egindako zinema erakustaldia dugu, alegia, Bilboko Campos Eliseos Antzokian gauzatuko den era honetako lehen agerraldia.

Helburua, berez, euskarazko film labur eta luzeak sustatzea da, euskaraz idatzitako istorioak euskaraz kontatzea denera. Bertendona kalean den gune kulturalaren Kupula Aretoak hartuko du erakustaldia (seigarren solairuan), azaroaren 23tik 26ra. Pase guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, egunero, bi euroko salneurri sinbolikoaren truke.

Proiekzio 4 egun

Lau egunetan zehar luzatuko den zinema emanaldia da ZINE KONTARI 2015 hau eta hainbat genero zein formatu ezberdin erakutsiko dira. Estreinako hautaketa honetan honako filmak izango dira ikusgai:
• Lehen eguna, azaroak 23, astelehena: Kimuak bildumaren film laburren erakustaldia (8 guztira) non Koldo Almandoz, Telmo Esnal, Asier Altuna, Angel Aldanondo, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi euskal zinemagileen lan laburrak proiektatuko diren.
• Bigarren eguna, azaroak 24, asteartea: Bypass. Patxo Telleriak idatzi eta berriki zendutako Aitor Mazok zuzendutako film luzea dugu. Bide batez, filmaren zuzendariari omenaldi bat egin nahi izan da, hain zuzen ere, lan luze honen programazioarekin.

• Hirugarren eguna, azaroak 25, asteazkena: 80 egunean. Loreak filmaren arrakastaren ondoren, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño aurretik idatzi eta egindako lan honi aukera ematea ere erabaki dute antolatzaileek. Aurtengo Oscarretara bidaiatuko den filma baino ezezagunagoa da, akaso, lan hau, eta hori dela-eta programatzaileek beronekin kontatzea erabaki dute, gidoilari eta zuzendari biek aldez aurretik egindakoa ere sustatzeko asmoz.

• Laugarren eguna, azaroak 26, osteguna: Bertsolari. Hainbat genero eta formatu ezberdin tartekatzearen ildoarekin bat eginez, Asier Altunak idatzi eta zuzendutako Bertsolari dokumentala proiektatuko emanaldiaren azken egunean. Altunak ospatu berriko azken Donostiako Zinemaldian Euskal gidoilari onenaren Saria jaso du, hain zuzen ere, Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Elkartearen eskutik, kasu honetan, Amama lan luzeagatik.

Halaber, Campos Antzokiak hartuko duen euskara hutsezko lehen zine erakustaldi honetan nazioarte mailan proiekzio gehien duten euskal gidoilari eta zuzendarien lanak izango dira ikusgai.

Antolatzaileen desioa protagonistekin kontatzea da, jakina, proiekzioen ondoren ikuslegoarekin elkarrizketa bat zabaltzeko asmoz. Hala ere, profesional gehienak promozio lanetan edo eta kanpoan direnez, berorien agenda ezberdinen arabera, egon daitezkeen parte hartze ezberdinak aldez aurretik komunikatuko dira, sare sozialen bitartez.

EGITARAUA – PROGRAMA ZINE KONTARI prentsa dossierra

FaldonWEB

Comments are closed.