Nortzuk gara

1995eko Urriaren 21ean Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala sortu zuen profesional taldeak zin-zinez uste zuen gidoia funtsezko osagarria dela ikus-entzunezko gaiaren kalitatean. Eta, uste horretatik abiatuta, bat etorri ziren euren interes profesionalak defendatzeko, gidoigileen hezkuntza sustatzeko eta lanbideari dagokion duintasuna emateko plataforma bat beharrezkoa zela. Harrezkero, EHGEP etengabe ibili da euskal gidoigileen kolektiboaren interesen ordezkari.

EHGEPetik erakundeekin eta ekoizleekin egiten diren negoziazioetan euskal gidoigile-taldea ordezkatzen dugu.

Gidoigileen lana eta ikus-entzunezko lanetan gidoiari dagozkion kredituak agerikoak izatea aldarrikatzen dugu, baita beraien lan eta eskubideen ustiapenaren ondorio ekonomikoetan bidezko parte-hartzea ere.

Gidoigilearen irudia sustatzen dugu gidoigileen lana hedatzeko egiten diren formakuntza ekintza, topaketa eta ekitaldien bitartez.

Zinemaldietan laguntza eskaintzen dugu gidoigile-taldearen ordezkariak garen aldetik: hautaketa-batzordean parte hartuz, gidoi onerari saria ematen duen epaimahaia izendatuz, proiekzioak proposatuz eta gidoigile gonbidatuak ekarriz, besteak beste.

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala FAGA (Ikusentzunezko Gigoigile Elkarteen Foruma) eta FSE (Federation of Screenwritters in Europe) federazioen partaide da.