Badator (H)emen Her(e) emakume sarea

Badator ikusentzunezkoan lan egiten duten emakumeak bilduko dituen sarea. 

Datorren ostiralean, martxoaren 11an (H)emen Her(e) egitasmoa aurkeztuko da Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Enean.

hemen here

Zer da (H)emen Her(e)?

Ikusentzunezkoan (zinean, publizitatean, telebistan, musikan eta baita antzerkian ere) lan egiten duten emakume elkarte batek sustatutako egitasmo bat da. Bere helburua gure sektorean lan egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematea da eta hau lortzeko webgune/datubase bat sortu dute. Bertan arlo tekniko zein artistikoan lan egiten duten emakumeek euren kurrikulumak, lan laginak, estekak, argazkiak etab. igotzeko aukera izango dute doan. Sortzen dituzten profilak webgunean erregistratutako ekoizle eta kontratatzaileek ikusteko aukera izango dute eta hauek zuzenean jarriko dira kontaktuan lan aukerarik balute eta profila egokia bada.

Webgunean sektoreari buruzko informazio ugari partekatuko dute, lan aukerez gain. Horrezgain, ekitaldi ugari antolatzen ari dira urtean zehar ikusentzunezko eta arte eszeniko arloetan dabiltzan emakumeen aktibitatea, networking-a, eta ikusgarritasuna sustatzeko eta bideratzeko.

(H)emen Her(e) European Women’s Audiovisual Network-en kidea da.

Hemendik gure zorionik beroenak, zuekin elkarlanean aritzeko irrikitan gaude.

Comments are closed.