Gidoigileen IV Topaketa. Izena eman!

Gutxi falta da Gidoigileen IV Topaketarako. Aurten Bartzelonako Centre de Cultura Contemporània aretoan izango da azaroaren 13a eta 14a bitartean.

FAGAk antolatuta, FundacionSGAE/SGAE eta DAMAren babesarekin eta AGAG, EDAV, EHGEP, GAC eta ALMA, gidoigileen elkarteen laguntzarekin, sektorean erreferenteak diren profesionalen ponentzia eta elkarrizketez jositako bi egun izango dira.

Ideiak hartu-emanerako, harremanak egiteko eta gidoigileen elkarte profesionalok burutzen ari garen proiektu berritzaileenak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

EHGEPko bazkide izanda tarifa berezia izango duzu.

Begiratu egitaraua eta animatu zaitez.

Izena emateko epea zabaldu da!


Izena emateko orria bazkideentzat:
http://goo.gl/forms/QCrDUHSivN

Izena emateko orria bazkide ez direnentzat:
http://goo.gl/forms/po1U0wlwtG

Izena emateko orria ikasleentzat:
http://goo.gl/forms/cLlndHb02U

Comments are closed.