Gidoi Ingurua 2017

Zer da Gidoi ingurua

Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkziorako laguntza publikoek, diru-laguntzak jaso dituzten proiektuak film luze bilakatzea eta jendaurrean erakustera iristea dute oinarrizko eta azken helburu. Hala ere, gidoien idazketara zuzenduriko diru-laguntzei dagokionez batez ere, beti antzeman da zailtasun handia, diruz lagundutako proiektuak prozesuaren gainontzeko faseetara iristeko, garapenekora, ekoizpenekora eta difusiora, eta, azken finean, laguntza jasotzearen helburua betetzekoa.

Espazio hau estaltzeko, EHGEPk (Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala) eta IBAIAk (Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea),    Gidoi Ingurua foroaren VI. edizioa antolatzen dute, non gidoilari aukeratuek, proiektuak ekoizteko interesa izan dezaketen ekoizleen aurrean beraien proiektuak aurkezteko aukera izango duten.

Gainera, proiektuen aurkezpenaren ondoren, IBAIAko presidenteak (Joxe Portela) eta EHGEPkoak (Asier Guerricaechebarria),  Joxean Muñoz Jaurlaritzako Kultura Sailburuordearen parte-hartzea moderatu eta aurkeztuko dute, hurrenez hurren, zeinak ekoizpen zinematografikora zuzendutako laguntzen egitura berria aztertuko duen, proiektu bati lotetsitako gidoiak babesteko, beraien garapen prozesua finkatzeko eta ekoizle eta gidoilariaren arteko kolaborazioa sustatzeko helburuarekin.


Non eta noiz

Gidoi Ingurua 2017 datorren ekainaren 27an, asteartea, Donostiako PI@  eraikinean, (Zuatzu poligonoan. Juan Fermín Gilisagasti, 2).


Proiektuak

Proiektu parte-hartzaileen kopurua 8koa izango da, guztiak Eusko Jaurlaritzako gidoien idazketarako laguntzen deialdian parte hartutakoak, bai senior (30 urtetik gorakoak) eta baita Gazteria sailean ere (30 urtetik beherako gidoilariak, estreinatu gabeko lanekin), euskara eta gazteleraz.

Gidoigile partehartzaileak:

Aitor Gametxo Flashback: Maiatsun istorio baten hastapenetan 

Maialen Igartua Ihesean

Ana Hormaetxea El tesoro de Lehman 

Lara Izagirre Ane eta Pierre, maitasun istorio bat piper artean

Olatz Retegi El sonido del crack 

Pedro Rivero Drift

Jon Urraza B-71

Beatriz Iso Polaris camp


Ekoizle partehartzaileak

Deialdia irekia, doakoa eta mugatua izango da, partehartzeko interesa izan dezaketen guztientzat, zeinak derrigorrez beraien izen-ematea formalizatu beharko duten, dagokion inprimakia betez hemen klikatuta 2016ko ekainaren 23a baino lehen.


Dokumentazioa

Izena eman duten guztiek, proiektuen txosten bat jasoko dute, non laburpena, asmoen memoria bat eta gidoilariaren kurrikuluma jasoko diren.


EGITARAUA GIDOI INGURUA 2017

Comments are closed.