Hemen da ZINE KONTARI!

Abenduaren 9tik 13ra bitartean Zine Kontari euskaraz egindako zinema zikloaren bostgarren edizioa ospatuko da Bilboko Campos Eliseos Antzokian.

Lehen aldiz, Zine Kontari 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako goizeko saio batekin hasiko da, abenduaren 9an, astelehenean: Nur eta herensugearen tenplua, Juan Bautista Berasategirena, goizeko 10:00etan. Abenduaren 10etik aurrera, proiekzioak 19:00etan hasiko dira filml luzeetan, eta film labur bat izango dute aurretik, abenduaren 13ra arte.

Ia dena prest dago euskaraz idatzitako eta egindako zinema zikloaren bosgarren edizioari hasiera emateko. Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak beregain hartzen du egitamu haudefendatzeko ardura, SGAE Fundazioaren lankidetzarekin. Haren helburua da euskal egiletza duen zinema minoritario bat zabaltzea, ia kasu guztietan areto komertzialetan ez dauden tituluak berreskuratzen dituena, euskara tresna eta bitareko nagusi gisa hartuta. Euskara maite duten guztientzat, oro har, eta ikasten ari direnentzat bereziki, ekimen aproposa da, proiekzioekin batera gaztelaniazko azpitituluak jarriko baitira (estreineko proiekzioan ezik).

Emanaldiak, 9 guztira, Bilboko Campos Eliseos antzokiko Kupula Aretoan izango dira (Bertendona kalea 3 bis, 6. solairua), gunea betearteko sarrera librearekin.

Eneko Olasagastik zuzendutako aipatu filmarekin ekingo zaio zinemaldiari, alegia, Toti Martínez de Lecearen eleberri ospetsuan oinarri duen gidoia duen Nur eta heresungearen tenplua filmarekin, ikuslego eskolarrarentzat.

Lehenmailako bestelako errealizadoreak tartekatuko dira, hurrengo egunetan, arratsaldez: Alfonso Ungria (Ehun metro pelikularen errealizadorea, Ramon Saizarbitoriaren eleberrian oinarritutakoa eta Ungria beraren gidoiarekin, hilaren 10ean); Pablo Malo (Lasa eta Zabalaren arduraduna, Joanes Urkixoren gidoiarekin, hilaren 11n); Ben Sharrock (Pikadero luzemetraiaren zuzendari eta gidoigilea, abenduaren 12an); eta Paul Urkijo (Errementari filmaren zuzendari eta gidoigilea, Asier Guerricaechebarríarekin batera.

Lau film luze horiek Maru Soloresen Dortoka Uhartea, Koldo Edorta Carranzaren Kaleko Antzerkia, Arantza Ibarra Basañezen June eta David Zabala eta Paul Urkijoren Ohe azpiko zera film laburrak izango dute aldez aurretik, hurrenez hurren.

ZINE KONTARI 2019 EGITARAUA

KARTELA ZINE KONTARI 2019

 

 

Leave A Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.