EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEA SARIA – ZINEMALDIA

EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEAK EUSKAL GIDOI ONENAREN SARIA EMANGO DU DONOSTIAKO ZINEMALDIAN

SGAEren Euskadiko Lurralde Batzordearen eskutik, sariaren seiga irailaren 25ean (ostirala) emango da 19:00etatik aurrera, Kursaal-eko Club aretoan. 

Bere seigarren edizioan, Euskal Gidoigileen Elkartea saria Jaialdiaren edozein sailetan aurkezten den euskal ekoizpeneko fikziozko film luzeetako baten gidoiari emango zaio, eta trofeo bat eta 1.500 euro barne hartuko ditu (eskudirutan). Zenbateko hori hautatutako gidoiaren egilearentzat edo egileentzat izango da bakar-bakarrik.

Edizio honetan, Ana Hormaetxea (gidoigilea), Egoitz Moreno (gidoigilea) eta Roberto San Sebastian (zuzendaria) euskal zinemagileak izango dira Euskal Gidoigileen Elkartea Saria erabakiko duten epaimahaikideak.

Asier Guerricaechebarríak, Euskal Gidoigileen Elkartearen presidenteak, eta SGAE Euskadiko Zuzendaritzakide  batek, emango dute saria.

 


 Epaimahaikideak

Ana Hormaetxea

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea). Telebistako gidoigile gisa, ETBrako telesail eta saioetan lan egin du batez ere: Go! Azen, Vaya Semanita, Esto no es serio, ¿o sí?, Dale una vuelta, Tú al norte y yo al sur eta Balbemendi, besteak beste. Gainera, gaur egun hainbat film luze eta fikziozko telesail garatzen ari da: Amor Sólido, Ladronas, 1134 kilómetros eta El tesoro de Lehman. FAGAko (Ikus-entzunezko gidoilarien elkarteen foroa) lehendakaria da, EHGEPeko (Euskal Gidoigileak) idazkaria eta CIMAko (zinema eta ikus-entzunezko hedabideen emakumeen elkartea) eta Hemen (Ikus-entzunezkoen euskal emakumeak) elkarteko bazkidea.

Egoitz Moreno

Gidoigilea. Publizitatea, animazioa, komikia, dokumentalak eta film laburren bat idatzi ditu. Eta inoiz kobratu ere egin du horregatik. Gaur egun, hainbat proiektu zinematografikotan lan egiten du, guztiok zoriontsu egingo gaituztelako esperoan.

Roberto San Sebastián

Bilbon jaioa 1987an. Zine zuzendaritza ikasketak egin ondoren, telebistako editore eta gidoilari lanetan hasi zen, bere lehen film laburrak argia ikusten hasi ziren bitartean. Ibilbide luzeagoa eta nazioartekoa duten biak Agujero (2011) eta Yayos (2013) dira, munduko fantasiazko eta beldurrezko zinemaldi garrantzitsuenetan proiektatuak, Sitges edo Fantastic Fest kasu. 2016an bere lehen film luzea estreinatu zuen, La noche del Virgen beldurrezko komedia, Fantasia, Fantaspoa, Bifan edo Grossman bezalako jaialdi garrantzitsuetan hogei sari baino gehiago irabazi zituena. Gaur egun, telebistan egindako lanak eta bere bigarren film luzea uztartzen ditu.


EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEA SARIA

EHGEP- Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak ematen du saria, FSGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluaren laguntzarekin.

Sariaren zenbatekoa: 1.500€ (indarrean dagoen legeriak ezartzen duen zerga-ordainketa aplikatuko zaio).

EHGEP- Euskal Herriko Gidoilarien Elkarte Profesionalak  aukeratuko ditu sarirako hautagaiak, honako irizpide hauen arabera:

  • Donostiako Zinemaldiko sail ofizial zein ez-ofizialetan aurkezten diren fikziozko film luzeak, Zinemaldiaren antolatzaileek euskal produkziokotzat jotzen dituztenak, koprodukzio-erregimenean hala uste dutenak barne.
  • Bere gidoilarietako bat euskalduna izatea edo duela urtebetetik Euskal Herrian bizi izatea.

EHGEPk ikus-entzunezko euskal industriako hiru profesional independentez osatutako epaimahaia izendatuko du, bere ustez saria merezi duena aukeratzeko.

Sariaren onuradunak

Bai trofeoa, bai sariaren diru-hornidura ere, gidoigileentzako bakarrik izango dira.

Entregatzeko baldintzak

Saria Zinemaldiaren baitan egingo den ekitaldi batean emango da.

Sariaren zenbatekoa EHGEPi ematen zaion estatuko banku-kontuan sartuko da, aurretik gidoigile guztiek sinatutako onarpen-agiri bat sinatuta (bat baino gehiago egonez gero).

EHGEPek ez du bere gain hartuko gidoilarien artean diru-hornidura banatzeko ardura (bat baino gehiago balego).


Saria jasotzeko aukera duten film luzeak

Ane (gidoia: Marina Parés Pulido eta David Pérez Sañudo)
Hijos de Dios (gidoia: Ekain Irigoien)
Hil Kanpaiak (gidoia. Joanes Urkixo eta Miren Gorrotxategi)
La isla de las mentiras (gidoia: Paula Cons eta Luís Marías)
Nora (gidoia: Lara Izagirre)
Talento (gidoia: David González Rudíez)


*Aurtengo COVIDaren inguruko segurtasun neurriak direla eta, akreditazioa edo sartzeko zerrendan izena emanda egon behar da. Bertaratzeko, idatzi mesedez  euskalgidoigileak@gmail.com helbidera.

 

Prentsa harremana

Eguzkiñe Aranzibia
605 761 315
euskalgidoigileak@gmail.com

 

Comments are closed.