Euskal Gidoi Onenari Saria

Aurten ere, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak Euskal Gidoi Onenari saria emango du Donostiako Zinemaldiaren esparruan.

Euskal Gidoi Onenari Saria Zinemaldian aurkezten diren fikziozko euskal ekoizpenen artean erabakiko da eta Tabakalerako Kutxa Kultur gunean emango da irailaren 22an arratsaldeko 8tan.

video wall - Euskal gidoigileak

 

Epaimahaikideak:

Sara CSARA COZAR bioozar (Ordizia, 1980)
Telebistan Goenkale, Ero eta bero, Qué vida más triste, D.B.H., Euskolegas eta Mi querido Klikowski telesaioetan eta Mugaldekoak Tv Movian ikusi dugu.
Zineman Lasa eta Zabala, A escondidas, Tres60, Bypass, Izarren argia eta Kutxidazu bidea Ixabel filmeetan egin du lan; eta antzerkian Uda gau bateko ametsa, El hijo de la novia, El amor después del amor, Hil arte bizi, Mujeres en sus camas, Comida para peces, Las mujeres de verdad tienen curvas eta Ate joka antzezlanetan taula gainean ibili da.
Zinemaldiaren 61 edizioaren hasiera-galan parte hartu eta Zinemira atala aurkeztu zuen.
2014ean Huhezinema laburmetrai jailadia aurkeztu zuen eta 2015ean Zornotzako laburmetrai jailadian epaimahaikide izan zen.

XEGUN ALTOLAGIRRE bioXegun Altolagirre (Legazpi, 1969)
Batez ere telebista eta zinema uztartu ditu bere ibilbide luzean zehar.
Telebistan formatu desberdinetako saioak sortu ditu eta beste hainbatetan gidoilari gisa aritu da.
Animazioa izan da eta da bere esparru nagusiena; Olentzero sagaren hainbat filme, Blackie & Company, The Wish Fish… dira izenburu aipagarrienak. Dozena erdi gidoi sinatu ditu, eta hauen artean Goya sarietara izendatutako hainbat, azken biak The Wish Fish eta Olentzero eta Amilaren sekretua. Azken hau, Olentzero eta Amilaren sekretua, animaziozko film onenaren iberoamerikar zinearen Platino sarietarako izendatua izan zen. Egun, zinerako eta telebistako hainbat egitasmotan dabil murgilduta buru belarri.

JONE KARRES bioJone Karres (1972)
Kazetari eta zinema zuzendari euskaldun-alemaniarra.
Soziologia, Ikus-Entzunezko eta Arte Zientzietan, eta Alemaniako Literaturan Lizentziatua, Konstanzako  Unibertsitatean (Alemania).
Alemaniako Zinema-kritika Elkarteko  eta International Federation of Film Critics-eko kidea da ere.
1995 urteaz geroztik Alemaniako zenbait zinema aldizkari eta egunkaritarako berriemale bezala egiten du lan Donostiako Zinemaldi eta beste hainbat zinemalditik.
Alemaniako Cervantes Institutuarekin (euskal zinemaren inguruan), nazioarteko ikus-entzunezko enpresekin (Euskadin grabaketak egiteko) eta Goethe Institutuarekin (alemaniar zinemaren inguruko mahai-inguruak moderatzen) elkarlan egin du, besteak beste.
2013an bere lehenengo dokumentala egin zuen, Alardearen seme-alabak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatua. Zinemaldiko Zinemira atalean,  Europako zinemaldi desberdinetan eta Alemaniako eta Britania Handiko zenbait Unibertsitatetan aurkeztu zen ere.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Comments are closed.