M8 ADIERAZPENA

Emakume gidoigileok zera adierazten dugu:

Kristalezko sabaiak apurtu eta mundura agertzeko garaia da. Lan-taldeak zuzendu eta kredituak gizonezko lankideekin berdintasunean partekatu nahi ditugu.

Fikzio ezberdin bat egin nahi dugu, betiko balore eta injustiziak egunerokoan borrokatuz, ontzat eman eta ezarri izan zaigun errealitatea birproduzitzera mugatzen ez dena. Fikzioak gizartea eraldatzeko, hura guztiontzat bidezkoago, bihozberago eta libreago egiteko duen ahalmenenean sinesten dugu.

Fikzioa aldatu nahi dugu. Ez dugu emakumezkoentzako fikzioa egin nahi, edonorentzakoa baizik. Genero guztietan ere. Barrea eragiten badakigulako, baita negarra ere. Maitasuna eta guda, gizon gogor eta emakume jakintsuak ezagun ditugu, baita emakume ero eta gizon sentiberak ere.

Inoren osagarri ez diren emakumeek aurkeztutako telebista-saioak idatzi nahi ditugu. Eta munduko agendetan inoiz lehentasunik ez duten beste errealitatez osotutako mundua erakutsi nahi dugu.

Beste begirada bat beharrezkoa da.

Emakumeok ez badugu egiten, gizonezkoek soilik egiten jarraituko dute.

Gidoigilea andrea ere bai.

Comments are closed.