ZURE GIDOIA IDAZTEKO BETI JAKIN NAHI IZAN DUZUNA ETA INOIZ EZ ZARA GALDETZERA AUSARTU

ZURE GIDOIA IDAZTEKO
BETI JAKIN NAHI IZAN DUZUNA
ETA INOIZ EZ ZARA GALDETZERA AUSARTU

SGAE Fundazioaren laguntzari esker, izenburu orokor honen pean, hainbat hitzaldi prestatu ditugu, idaztean zalantzak sortzen zaizkizuen arlo batzuetako profesionalekin. Hiru orduz, profesional gonbidatuak bere lan-arloaren erakusketa bat egingo du, eta zuen gidoiak idazteko orduan dituzuen zalantza zehatzei erantzungo die.

Hitzaldi horietako lehena Iñaki Irustarekin izango da, Arlo Operatiboko Burua, Polizia Zientifikoa – Ertzaintza, martxoaren 12an, ostegunean,  18:00etatik 21:00etara, Bilboko Campos Eliseos Antzokiaren 5. solairuan.

Iñaki Irustak ikus-entzunezko hainbat proiektutan parte hartu du, Ertzaintzak egiten duen polizia-lanaren xehetasunei buruzko aholkuak emanez. Berak aurkezpen zabal  bat egingo du, baina asmoa, batez ere, parte-hartzaileek galderak egitea da.


Gai hauek ikutuko ditu:

  • Ertzaintzaren departamentuak (bakoitzaren eskumenak). “Rango”ak. Ba al dago tenienterik? Sarjenturikk? Ba al dago “barne-arazoen” antzeko zerbait?
  • Polizia Judizialaren eta Kriminalistika Sailaren lana, eremu-ikerketa eta laborategi-lana. Polizia zientifikoak noiz eta nola esku hartzen duen.
  • Prozedura polizialak. Lehen esku-hartzeak eta ekimenak eszenatoki batean.
  • Zaintza-katea. Zer da? Zergaitik du hain garrantzi handia?
  • Polizia-kidegoen eskumenak (Erkidego-polizia, Nazionala, Guardia Zibila).
  • Krimen baten eszenatokia hilezkortzearen garrantzia.
  • Polizia Zientifikoko kide izateko betekizunak.
  • Begi-ikuskapenaren alderdi juridikoak eta peritoaren defensa ahozko epaiketan.
  • Kalitate-egiaztapenen garrantzia polizia zientifikoan.
  • Zuen galderak/zalantzak.

Bideo hau usten dizuegu adibide bezala:


EHGEP (FAGA) eta SGAEko bazkideentzat prezioa 10€, bazkide ez direnentzat 20€.

Izena emateko, bidali mezu bat mensaje@gidoi.com helbidera eta ordaintzeko modua adieraziko dizuegu.

Interesa izan zitekeen edonorekin partekatu dezakezue informazio hau.

Martxoaren amaieran Psikologo kliniko bat izango dugu, eta apirilaren amaieran Abokatu kriminalista bat.

Jaso informazioa Hemen


Leave A Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.