Legeen inguruko Jardunaldia gidoigileentzat

Legeen inguruko Jardunaldia gidoigileentzat
Martxoak 29, asteazkena
16:30tan
Teatro Campos Elíseos Antzokia
(Bertendona 3 Bis, Bilbo)
Kupula Aretoa (6. solairua)


Datorren martxoaren 29an, asteazkena, gidoigile orok kontratu bat sinatzeko orduan aintzat hartu behar dituen lege-xehetasunei buruzko jardunaldi informatibo bat izango dugu Bilbon (Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan). Jardunaldi hauek jadanik Madrilen, Valentzian, Bartzelonan eta Sevillan egin dira eta oso harrera ona izan dute bertako gidoigileen artean.

ALMAk eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak antolatuta, SGAE Fundazioaren eta FAGAren laguntzarekin, Tomás Rosónek (ALMAko Zerbitzu Juridikoen arduraduna) eta Sergio Barrejonek gidatuko dute saioa. Bi atal nagusitan banatuko da:

Kontratuan onartu zenituen ezin onartuak:

Atal honetan gidoigileek kontratu bat sinatzerakoan aurkituko dituzten oinarrizko arazo eta klausulak aztertuko dira. Egin behar ez diren akatsak, xehetasunez negoziatu behar diren puntuak eta berauek nola gauzatu.

Hitzarmen Kolektiboa, aldi baterako kontratuak, kontratu finko-etenak eta sasi-autonomoak:

Soldata taulen azalpena eta ez betetze kasutan har daitezkeen neurriak. Langile finkoak, lan baterako kontratatuak,  finko-etenak eta sasi-autonomoak: zeintzuk dira zer, nola erreklamatu eta bete beharreko epea.

Sarrera doan izango da lekua bete arte eta bazkide zein ez-bazkideentzat irekia da. Saioan aztertzeko kontsultarik baduzue, mensaje@gidoi.com helbidera bidali, mesedez.

Zain gaituzue!

Comments are closed.