Ostiralean preZinebi 57 hasiko da

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 57. edizioak aurrerapena eskainiko du AZAROAREN 6tik 13ra, PREZINEBIREN programazioarekin. Bertan, ohikoa denez, Bilboko Ikus-entzunezkoen sektorea osatzen duten erakundeek, taldeek, elkarte profesionalek eta prestakuntza zentroek izango dute lekua. Berrikuntza gisa, aurten jaialdiak ZINEBI-New Talents saria emango dio 2014-2015 ikasturtean Bilboko zine eskoletan egindako film labur hoberenari. Saria 500 eurokoa izango da.

PREZINEBI OSTIRAL honetan hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Campos antzokiko Kupula aretoan, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalaren laguntzaz antolatutako topaketarekin. Bertan, ikus-entzuleek, Javier Sánchez Donate eta Igor Legarreta zine idazle gazteekin solasean aritzeko aukera izango dute. Gabe Ibáñezekin batera, Antonio Banderasek ekoiztutako eta antzeztutako “Autómata” (2014) lanaren gidoiaren arduradunak dira. 

EHGEP prezinebi eusk.
Ikusi egitarau osoa hemen: prezinebi egitaraua

Comments are closed.