EHGEPk Filmarket Hub plataformarekin akordioa sinatu du

Azken asteotan EHGEPk elkarlan-akordio bat sinatu du Filmarket Hub-ekin, garapen prozesuan dauden telesail eta luzemetrai proiektuak ekoizleekin harremanetan jartzen dituen online plataforma.

Akordio honekin EHGEPko bazkideek eskeintza berezia izango dute euren gidoiak Filmbox online proiektu-merkatuan jartzeko. Gidoiak 3 hilabetez igotzerakoan beste 2 hilabete dohain izango dituzte eta 6 hilabetez igotzen dituztenek berriz, 3 hilabete dohain.

Elkarlan-akordioaren ideia hau Bartzelonan izandako Gidoigileen Topaketan sortu zen eta AGAG-Galizako gidoigileen elkarteak ere sinatu du.

flyer corporatiu EHGEP

EHGEP bere aldetik, Filmarket Hub-en ekimenari laguntza emango dio.

EHGEPn oso interesgarria ikusten dugu gidoigileek bere proiektuak ekoizleei erakusteko sortutako Filmbox online plataforma hau eta, sinatutako akordioak, probatzeko aukera parabegabea suposatzen duela uste dugu.

Bertan izena ematera animatzen zaituztegu!

 

Comments are closed.