EHGEPk gidoi onenari saria ematen du Cinnovast-en

Joan den otsailaren 25ean Cinnovast, irabazi-asmorik gabeko unibertsitate zinemaldia ospatu zen. Cinnovast Leioako Giza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek antolatzen du eta EHUko ikasle guztiei zuzenduta dago.

Cinnovast-ek ikaslegoaren zinemarekiko interesa sustatzea eta zinemagile profesionalak unibertsitatera hurbiltzea ditu helburu. Baita unibertsitateko ikasleen film laburrak ezagutzera ematea eta egileak motibatzea ere.

EHGEPk ekimen hau laguntzen du epaimahaian parte hartzeko gidoigile bat izendatuz eta gidoi onenari sarirako 100 euroko dirulaguntza emanez.

Premio Cinnovast 3

Aurtengo epaimahaia: Pedro Rivero gidoigile eta zuzendaria, Goya sari baten irabazlea; Samuel Gibert, aktorea eta antzezpen-irakaslea; eta Kevin Iglesias, Platanobolígrafo ekoiztetxekoa.

 

premio Cinnovast 1

Gidoi onenari saria Ramón Hernández-ek jaso zuen Alan film laburrarekin.
(Ramonek saria buruz behera nahita jarri zuen argazkirako, halakoak dira gidoigileak…).

Zorionak!

Comments are closed.