EHGEPk 20 URTE BETE DITU!

Hogei urte dira 1995eko urriaren 21ean Ikusentzunezko profesional talde bat Bilbon batu zenetik.

Talde honek zin-zinez uste zuen gidoia funtsezko osagarria dela ikus-entzunezko gaiaren kalitatean. Eta, uste horretatik abiatuta, bat etorri ziren euren interes profesionalak defendatzeko, gidoigileen hezkuntza sustatzeko eta lanbideari dagokion duintasuna emateko plataforma bat beharrezkoa zela. Harrezkero, EHGEP etengabe ibili da euskal gidoigileen kolektiboaren interesen ordezkari.

Gaur egun FAGA-Ikusentzunezko Gigoigile Elkarteen Foruma (Galizia, Katalunia eta Valentziako gidoigileen elkarteek osatua) eta FSE -Federation of Screenwriters in Europe elkarteen partaidea da.

Bere hogeigarren urteurrena ospatzeko EHGEPk aurten bi jarduera berri abian jarri ditu: Euskal Gidoi Onenari Saria banatu du Donostiako Zinemaldiaren esparruan (Asier Altunak eta Telmo Esnalek idatzitako Amamaren gidoiak jasotakoa) eta” Zine Kontari” izeneko euskaraz idatzitako eta egindako zinema zikloa emango du datorren azaroan Bilboko Campos Eliseos Antzokian.

Euskal Herriko Gidoigileen Elkartea Profesionalak hogei urte bete ditu eta euskal zinema inoiz baino osasuntsuago dago. Zorioneko gaude, beraz.

 

Comments are closed.