PITCH DEIALDIA

TELEBISTARAKO FILMEN, TELESAILEN ETA TELESAIL LABURREN PROIEKTUEN EGILEENTZAKO PITCH-ERAKO DEIALDIA

Alicia Vizcarra gidoigileak ordezkatzen duen Madrilgo ekoiztetxe baten programen proiektuak eta telebistarako proiektuak garatzeko sailak pitch bat iragarri du. Helburua da lekuko ekoiztetxerik ez duten eta aipatutako ekoiztetzearen xedearekin bat datozen proiektuak aukeratzea.

  • Honako hauek eskatzen dira:

Telebistarako filmen, telesailen edo telesail laburren (lau eta sei kapitulu artekoak) proiektuak.

  • Generoa:

Ez zaizkie genero hauek interesatzen: beldurrezkoa, historikoa (bai, ordea, garaikoa), zientzia-fikziozkoa eta poliziaren ustelkeria gai nagusitzat duten istorioak.

Aurkezten den guztia behar bezala erregistratuta egon beharko da. Jabetza intelektualaren erregistroan erregistratu ezingo balitz, erregistro pribatu batean ere egin ahalko litzateke; adibidez, Safe Creative erregistroan.

  • Pitch-a PRIBATUA da, egileen eta ekoizleen artekoa. Proiektuaren parte-hartzaileak ez diren pertsonak ezingo dira bertaratu.
  • Konfidentzialtasuna mantentzeko, parte-hartzaile guztiek konfidentzialtasun-klausula sinatuko dute. Klausula bi aldeek sinatu beharko dute aurkezpena hasi aurretik.
  • Saioak 20 minutukoak izango dira, aurkezpenek 10 minutu iraungo dute gehienez eta Aliciak beste 10 minututan galderak egingo ditu. Aretoan ez da baliabide teknikorik egongo. Irudiak edo bideoak erakutsi nahi dituztenek euren ordenagailua edo tableta ekarri beharko dute.
  • Pitching-ean erakutsi nahi duten materiala alde batera, parte-hartzaileei salmenta-dossier bat eskatuko zaie (6-10 orrikoa), ekoiztetxeari proiektua planteatzeko erabiliko dena.
  • Proiektua eta pitch-a gaztelaniaz izango dira; izan ere, egoitza Madrilen duen estatu mailako ekoiztetxe bat da.

Parte hartu nahi dutenek inskripzio-orria e-mailez bidali beharko dute otsailaren 15eko (asteazkena) 00:00ak baino lehen, mensaje@gidoi.com helbide elektronikora.

Izena emateko epea bukatzen denean, parte hartuko dutela baieztatzeko e-mail bat jasoko dute interesdunek. Mezuan, aurkezpena egiteko ordua ere agertuko da.

Puntualtasuna eskatzen da. 

 

 

 

Comments are closed.