Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteko Batzar Orokorra

Gidoigilea zara, Euskal Herrian bizi edo lan egiten duzu eta ez zara EHGEPko kidea?

 Zergatik ez zaude elkartean? Zer zerbitzu nahiko zenituzke? Ba al dakizu zure lanbide-kideak zertan ari diren? Ba al duzu gure bazkideentzako Zerbitzu Juridikoaren berririk?

Batasunak indartu egiten gaitu. Erdu EHGEPra!


Bilera hau lagun eta lanbide-lagunekin elkartzeko aukera izatea nahi dugu. Euskal gidoigileak elkar ezagutzea, elkartuta egotea eta sektorearen eta gizartearen aurrean ordezkaritza sendo bat izatea funtsezkoa da.

Batzarrera hurbildu, elkartearen berriak ezagutu eta elkartea hobetzeko zure ekarpenak egin.

Etortzekoa bazara, baieztatu zure bertaratzea hemen otsailaren 6a baino lehen, mesedez.  Ezusteko bat daukagu prest…

Comments are closed.