“Ane”k jaso du aurtengo EUSKAL GIDOI ONENARI SARIA 68SSFFen

“ANE”K JASO DU AURTENGO EUSKAL GIDOI ONENARI SARIA 68SSFFen

“Ane” film luzeak, David Perez Sañudok zuzendutakoa eta eta Marina Pares-ek Pérez Sañudo-rekin batera idatzia, EHGEPk eta SGAE Euskadi Kontseiluak ematen duten euskal gidoi onenari saria irabazi du aurten.

David P. Sañudo-k Marina Parés gidoigilearekin partekatzen duen saria jaso zuen


Donostian, 2020ko irailaren 25ean. Kursaal-eko Prentsa Kluba Aretoan.

Asier Guerricaechebarria EHGEPeko presidenteak eman zion sariaren garaikurra, gidoilari lana irudikatzen duen egurrezko idazmakinako teklatua. Joanes Urkixo, EHGEPeko gidoilari eta bazkidea izateaz gain, SGAEko Zuzendaritza Batzordeko kidea da gaur egun, eta Euskadiko SGAE Kontseiluaren izenean eman zion diru-horniduraren 1.500 euroko txeke sinbolikoa.

Javier Etxaniz, David Pérez Sañudo, Asier Guerricaechebarría, Ana Hormaetxea, Joanes Urkixo

Ana Hormaecheak, Egoitz Moreno eta Roberto San Sebastian-ekin batera osotu zuen Epaimahaiaren izenean, “Ane” gidoiari saria ematera eraman zituen balorazioa irakurri zuen:

Lanaren zenbait alderdi oso positibotzat jo ditu epaimahaiak:

Gidoia, hein handi batean, aktoreek egiten duten lan bikainaren erantzulea da, bereziki Patricia Lopez Arnaizena. Gidoi honetan eduki sozial, politiko eta intimoa aurkitzen dugu… eta dena primeran harilkatuta. Ez da erraza hainbeste gai eta hain ezberdinak joz nabigatzea, eta portu onera iristea.

Nabarmentzekoa da etxeko sekuentzietan ikusten dugula ohikoa ez den sentsibilitatea. Amaren eta seme-alaben arteko harremanak, bere kontraesan guztiekin azalduta, argi eta garbi islatzen du zein garrantzitsua den, edo izan beharko lukeen, komunikazioa… bai familian, bai beste edozein esparrutan.

Eta, azkenik, amaiera ireki eta berezi hori ospatzen dugu, filmak oparitu dizkigun une ugariak eta bikainak gogorarazten dizkiguna… eta ondorengo lanei adi egotera behartzen gaituena.

Zorionak David eta Marina. Zorionak “Ane”ren lantalde osoari Zinemaldian izandako harreragatik.

SGAE Euskadiko Kontseiluaren laguntzarekin

Comments are closed.