SAGEko BATZAR NAGUSIA ETA AURREBATZARRA

SGAEko bazkideak zareten horiek jakingo duzuenez, datorren otsailaren 18an Ez Ohiko Baztar Nagusia ospatuko du SGAEk Madrilen eta Aurrebatzarra Bilbon egingo da otsailaren 10ean.

Bozkatuko diren gaiak oso garrantsitzuak dira, eskubideen dirusariaren banaketa sistema aldatzeko proposamena, besteak beste. Horregatik guztiok bozkatzera animatzen zaituztegu.

Egungo gai zerrenda hemen daukazue:

Horietara joateko aukerarik ez baduzue, zuen boto delegazioa egiteko aukera daukazue. Horretarako

SGAEk bi boto-txartela eta bi gutunazal ezberdin bidali dizkizue:

– boto delegazioa Aurrebatzarrean egiteko.

– boto delegazioa Ez Ohiko Batzar Nagusian egiteko.

 

BOTO DELEGAZIOA NOLA EGIN:

 

AURREBATZARRERAKO 

Aurrebatzarrera joango den norbaitengan delegatuko duzu botoa.

Aurrebatzarrerako boto-txartela Aurrabatzarrerako gutunazalean sartu.

  • Eskura Bilboko SGAEren egoitzan (Bertendona 3 Bis)
  • Postaz

Kasu bietan gutunazala boto-txartelarekin Bilboko egoitzan egon behar da otsailak 5erako (18:00ak arte).

 

EZ OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO

Ez Ohiko Batzar Nagusira joango den norbaitengan delegatuko duzu botoa.

Ez Ohiko Batzar Nagusirako boto-txartela Ez Ohiko Batzar Nagusirako gutunazalean sartu.

  • Eskura Madrileko SGAEren egoitzan(Fernando VI, 4)
  • Postaz.

Kasu bietan gutunazala boto-txartelarekin Madrilgo egoitzan egon behar da otsailak 15erako.

Comments are closed.