BIDEOJOKOEN NARRATIBA IKASTAROA

BIDEOJOKOEN NARRATIBA IKASTAROA
JOSUÉ MONCHANekin
Bilbon, 2016ko abenduaren 12tik 14ra

 

IKASTAROAREN HELBURUAK

Istorio gabeko narrazioak sor ditzakegu? Protagonista gabeko istorioak? Helbururik gabeko protagonistak? Ondo al dago nire lehen ekitaldiak istorioaren % 60 betetzea? Amaierarik gabeko istorio bat, istorioa al da?

Bideo-jokoek, narratiba gainerakorraren (jokatzen duenarena) eta narratiba murgilduaren (idazten duenarena) arteko nahaste bereziari esker, narratiba tradizionala ikusteko modua hautsi dute, eta ezarritako arau askori aurka egin diete. Aldi berean, bestalde, oso ohikoak ez diren arazoei aurre egin behar diete, adibidez: hartzaileen egiletza partekatuari, linealtasun ezari, jokagarritasunera egokitu behar izateari edo interfaze narratibo aldakor baten beharrari.

Ikastaroaren bidez, ikasleak bideo-jokoen narratibarekin trebatuko dira, muin-muinetik. Zinematografia-gidoiekin parekatzen duten ikuspuntuak saihestuko ditugu, ikuspuntu zabalagoa lortzeko. Lehen bi egunen amaieran, argumentatutakoa praktikan jartzeko jarduera bat egingo dugu. Hirugarren saioa bideo-joko baterako testu baten narratiba diseinatzeko, idazteko eta garatzeko erabiliko da.  Horrela, ikastaroan parte hartzen duten ikasleak haiek egindako lehen bideo-jokoarekin itzuliko dira etxera.


PARTE HARTZAILEAK

Ikasleek bideo-joko euskarriaren gutxieneko ezagutza izan beharko dute. Uste izango da bideo-jokoen generoetara ohituta egongo direla (abentura grafikoa, shooter bideo-jokoak, RPG bideo-jokoak…). Ez da nahitaezkoa jokalari trebea izatea; bai, ordea, jokatzean gozatzen dutenetakoa izatea.

Saioen artean, ikasleei eskatuko zaie etxean doako zenbait bideo-jokotan jokatzea; horretarako, egunean ordu erdi beharko dute, gutxi gorabehera.

Azken saioan ikasleek ordenagailu eramangarria ekarri beharko dute.

Gehienez 20 ikaslek parte hartu ahalko dute.


IRAKASLEA: JOSUÉ MONCHAN

Josué Monchan bideo-jokoen idazle eta diseinatzaile narratiboa da 2005. urteaz geroztik. Birritan proposatu dute, Pendulo Studios-ekin batera, IMGA Awards-en «Excellency in Storytelling» sarirako; gainera, Game Connection Europe-n «Best Narrative» sarirako ere proposatu dute. «Best Narrative» saria eman zioten A Crowd of Monsters-en Blues and Bullets jokoarengatik, San Frantziskoko Game Connection-en. Ginera, bideo-jokoen itzultzailea da (Papers Please, Shovel Knight, Deponia…), eta irakaslea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, UFV-n eta Nafarroako Unibertsitatean.

josue-monchan-cv


EGITARAUA 

  1. saioa – 16/12/12 (4 ordu) 
  1. Bideo-jokoen narratiba bikoitza
    • Narratiba gainerakorra
    • Narratiba murgildua
  1. Diseinu narratiboa
    • Definizioa
    • Ondareak
  1. Mekanika soilen narratibizaziorako tailerra
  1. saioa – 16/12/13 (4 ordu) 
  1. Disonantzia ludonarratiboa
    • Definizioa
    • Adibideak
    • Estrategiak
    • Narrazioaren espazioaren eta denboraren banaketa
  1. Interfaze narratiboa
    • Definizioa
    • Tresnak
  1. Diseinu-tailerra, plataformen, generoen eta publiko objektiboaren arabera
  1. saioa – 16/12/14 (4 ordu) 
  1. Testua duten jokoetarako sarrera
  2. Fikzio interaktiboa sortzeko tailerra

DATA, ORDUTEGIA ETA TOKIA

DATA: abenduaren 12tik 14ra

ORDUTEGIA: 16:00etatik – 20:00etara

TOKIA: ECPV (Escuela de Cine del País Vasco). Luzarra, 14-16 · 1. Esk.  (Bilbo)

Metro: Deusto, Lehendakari Agirre irteera.


IZEN-EMATEA ETA ORDAINTZEKO ERA

Ikastaroaren prezioa:

  • Matrikula orokorra: 90€
  • Ikasleak: 60€
    Titulazio ofiziala duten ikastetxeak eta ikus-entzunezko ikasketak dauzkaten ikastetxe ez ofizialak.
  • EHGEP- FAGA bazkideak: DOAN

Izena nola eman:

Izena emateko orria bete eta mensaje@gidoi.com helbidera bidali.

Izena emateko orria jasotzerakoan zuekin harremanetan jarriko gara lekua dagoen baieztatzeko eta ordainketa egiteko kontu zerrenda zenbakia emango zaizue.


INFORMAZIO GEHIAGO

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala
Bertendona 3 bis, 4. solairua
48008 Bilbo
944 166 745
mensaje@gidoi.com


OHARRAK

Gehienez 20 ikaslek parte hartu ahalko dute.
Ikastaroa egingo da izen-emate kopurua gutxienekora heltzen bada.
Ikastaroaren amaieran ikasleek bertaratze diploma edo agiria jasoko dute.

Fitxa teknikoa jaso


Antolatzailea:                                                                             Laguntzaileak:logo_exento_sgae

logo-gv-cuturaecpv_logo

Untitled-1

Comments are closed.