“Amama” filmak Euskal Gidoi Onenari Saria jasotzen du

  • Ehun metro

Asier Altuna eta Telmo Esnal gidoigileek Joanes Urkixo, Euskal Gidoigileen Elakarteko presidentearen eskutik jaso zuten saria, Victoria Eugenia Antzokian ospatutako Euskal Zinemaren Galan.

“Baserri giroari loturiko aintzinako iraganak eta eraikitzear dagoen etorkizun hurbilak talka egiten dute historio sakon eta poliedriko honetan eta gidoigileek guzti hau hitzekin eta isiltasunekin, modu eredugarri batean kontatzen dute. Hau dela eta epaimahaiak erabakia du Euskal Gidoi Onenaren saria Amama filmari ematea.”

Hemendik Amama filmaren lantalde osoa zoriondu nahi dugu egindako film zoragarriagatik eta Euskal Zinema marka sendotzeagatik.

Leire Apellaniz, Aitor Merino eta Aitor Arregi epaimahaikideei gure eskerrik beroena egindako lanagatik.

 

Summary
Awesome

Comments are closed.