“Dublineses” filmari buruzko gogoetak (1987 “The Dead”, John Huston)
Mahai-zapi azpian begiratzeko gonbidapen bat
John Huston-ek hil baino hilabete batzuk lehenago errodatutako film honen azpi-testu eta zirrikituetatik ibilbide bat egitera gonbidatzen gaitu Mariano Jimenez-ek.
Filma beraren atalez eta bestelako ikus-entzunezko material osagarriaz baliatuz, Marianok filmaren plano eta xehetasun bakoitza aztertuko ditu bere hizketaldi guztietan erakusten duen berotasunarekin. Emaitza, filma ikusteko edo berrikusteko grinaz aterako den ikuslegoa.
Azaroak 10, larunbata
AZ Auditorium
16:00etan