Gidoi Ingurua 2016


banner 2016

Gidoi Ingurua Foroaren V. edizioa, ekainaren 21ean ospatu zen Donostian, Zuatzuko Pi@ eraikineko Auditoriumean.

EHGEPk (Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala) eta IBAIAk (Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) Gidoi Ingurua foroaren V. edizioa antolatu zuten, non gidoilari aukeratuek, proiektuak ekoizteko interesa izan zezaketen ekoizleen aurrean beraien proiektuak aurkezteko aukera izan zuten.

Aurten, proiektu parte-hartzaileen kopurua 8koa izan zen, guztiak Eusko Jaurlaritzako gidoien idazketarako laguntzen deialdian parte hartutakoak, bai senior (30 urtetik gorakoak) eta baita Gazteria sailean ere (30 urtetik beherakoak, estreinatu gabeko lanekin), euskara eta gazteleraz.

EXPOSICIONES

Proiektuen aurkezpenaren ondoren, eta EHGEPko presidenteak (Asier Guerricaechebarria) eta IBAIAkoak (Joxe Portela) moderatuta, mahai-inguru bat burutu zen “Diruz-lagundutako Gidoia: Idazketatik ekoizpenera” izenburupean, zeinetan Luis Marías eta Paúl Urkijo gidoilariek hartu zuten parte.

MAHAI INGURUA 1

Egitaraua ikusi


Zer da Gidoi Ingurua?

Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkziorako laguntza publikoek,  diru-laguntzak jaso dituzten proiektuak film luze bilakatzea eta jendaurrean erakustera iristea dute oinarrizko eta azken helburu.

Hala ere, gidoien idazketara zuzenduriko diru-laguntzei dagokionez batez ere, laguntzak jaso dituzten proiektu horiek ekoizleen aurrean ezagutaraztera emateko eta laguntza jasotzearen arrazoia betetzeko orduan, zailtasun handia antzeman izan da beti.

Hutsune hau bete nahian, 2012 urtetik EHGEPk eta IBAIAk Gidoi Ingurua Pitching saioa antolatzen dute.

  • Ehun metro

Comments are closed.