ZINE KONTARI 2016

ZINE KONTARIren bigarren edizioa Bilboko Campos Eliseos Antzokian

SGAE Fundazioaren eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalaren eskutik, euskara hutsean idatzi eta egindako ZINE KONTARI zinema zikloa azaroaren 28tik abenduaren 2ra izango da ikusgai gune kulturalaren Kupula Aretoan.faldon-ciclo-txiki

Helburua, berez, euskarazko labur eta luzemetraiak sustatzea da, euskaraz idatzitako istorioak euskaraz kontatzea denera. Pase guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, egunero, azkena ezik, hots abenduak 2aren ostiralekoa, berau 18:00etan izango dela. Sarrera doan gunea bete arte. 

Autoretzapeko zinemagintza Jon Maia, Fermin Muguruza, Eider Rodriguez, Alberto J. Gorritiberea, Asier Altuna eta Arantza Ibarraren eskutik.faldon-peliculas-txiki

Bost egunetan zehar luzatuko den zinemaldia da ZINE KONTARI 2016 hau eta hainbat genero, ikuslego zein formatu ezberdin bere gain hartu nahi ditu. Estreineko hautaketa honetan honako filmak izango dira ikusgai:

– Azaroak 28, astelehena: Gazta zati bat (2001, 99 m.). Euskal gatazkari buruz Jon Maiak egin duen dokumentala da, giza ikuspegi hurbilago batetik eta historia zein kontaera periodistikoek azaldu dutenagatik haratago. Xabier Solano eta Zigor Lanpreren musikarekin eta Juantxo Sardonen argazkiarekin.

– Azaroak 29, asteartea: Zuloak (2012, 99 m.). Eider Rodríguez eta Fermin Muguruzaren zuzendaritzarekin, azken honen zuzendaritzapean, Zuloak emakumezko boskote musikalaren ibilbidea aztertzen du ( Arrate Rodríguez, Naiara Goikoetxea, Ainhoa Unzueta, Tania de Sousa e Izaskun Muruaga). Emakumezko talde batek egiten duen aportazio artistiko paregabea, genero perspektibatik.

– Azaroak 30, asteazkena: Arriya (2011, 101 m.). Euskal Herriko mugan den herri batean bizi diren hiru gazteren istorioa da honakoa, amaierarik gabeko dolu baten istorioa, alegia. Alberto J. Gorritibereak idatzi eta koordinatu duen lana dugu, Iban Garate, Begoña Maestra eta Sara Casanovas protagonista dituela.

– Azaroak 1, osteguna: Amama (2015, 103 m.). Familia baten belaunaldien arteko gatazkaren istorioaz ari gara, iragana eta etorkizunaren arteko liskarra, Asier Altunaren zuzendaritzapean eta bere gidoiarekin ere. Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Iraia Elias, Amaparo Badiola, Klara Badiola, Ander Lipus eta Manu Uranga, protagonista.

– Azaroak 2, ostirala: Zigortzaileak (2015, 87 m.). Publiko guztientzat, eskolakide zenbaiten mehatsu eta iranei nola erantzun behar den aintzat hartzen duen istorioa da honakoa, hasiera batean neska-mutikoei zuzenduta baina baita guraso eta helduei ere, izan ere, bullying delakoaren tematika da atzean. Arantza Ibarraren gidoiarekin, berak egin ditu ere zuzendaritza lanak, kasu honetan, Alfonso Arandiarekin batera. Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Loli Astoreka edo eta Rafael Amargo dantzaria ditu, besteak beste, protagonista.
*Proiekzio guztiak arratsaldeko 19:00etan dira, azken hau izan ezik, 18:00etan. 

Prentsa Dossierra

faldon-pie-txiki

Comments are closed.