Euskal Gidoi Onenari Saria – Zinemaldia 2018

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak Euskal Gidoi Onenari Saria emango du Zinemaldiaren esparruan

Laugarren urtez, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak Euskal Gidoi Onenari Saria emango du Donostiako Zinemaldian aurkeztutako euskal ekoizpenak diren fikziozko film luzeen artean.

KELER gunean (Ramón María Lili pasealekua, 2) emango da irailaren 28an 19:00rak eta 21:00ak bitartean.


Epaimahaia

Izaskun Arandia
Gidoilari eta ekoizlea. IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen 2011 eta bere lanen artean daude Agur Esatea, Muga Deitzen da Pausoa eta Bihar Dok Amairu luzemetraiak. Lan hauez gain, 8 film labur, webserie bat eta antzezlan bat ekoiztu ditu, bere ekoizpenetan genero berdintasunari garrantzi handia emanez. (H)emen Ikusentzunezko Emakumeen Elkarteko sortzaile eta presidentea da eta gaur egun Ni Naiz Naizena dokumentalean zuzendari lanetan murgilduta dago.

 

Iñaki Beraetxe
Aktore moduan ezagutzen dugu batez ere, Goenkale eta Mugaldekoak telesailetan, esate baterako. Baina Iñaki Beraetxe gidoigile, zuzendari eta bikoizle lanetan ere aritzen da. 1998tik, bederatzi film labur zuzendu ditu, azkena, Marylin.  2002an Gasteizko Ikusentzunezko Festibalean lehen saria lortu zuen. Bere film laburrek bost aldiz eskuratu dute bigarren saria Lekeitioko Zinebileran.

 

Maider Oleaga
Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua eta Zine Zuzendaritzan diplomatua (ECAM). 2015an Ikasketa Feminista eta Generoaren Masterra burutzen du EHUn. Hurrengo film luzeak idatzi eta zuzendu ditu: Muga Deitzen da Pausoa, Gure Oroitzapenak, Verabredung, Iragan Gunea Berlin eta Amaren Ideia. Gaur egun Kuartk Valley dokumental luzean ari da gidoilari eta zuzendari bezala.


Lehian sartzen diren filmak

Another day of life
Basque Selfie
Bajo la piel del lobo
Black is Beltza
Dantza
Errementari
Lady Off
La noche nos lleva
Oreina


 

Leave A Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.