Gidoiak sarean

GIDOIAK SAREAN PROIEKTUA

Gaur egun zinemara eraman diren gidoiak eskuratzeko plataforma ezberdinak existitzen dira interneten. Gidoi hauen irakurketa gidoigileentzat oso jarduera aberasgarria da eta gidoi hauek eskuratzeko dauden erraztasunak aurrera pausohandia suposatzen du.

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalean funtsezkoa iruditzen zaigu euskal gidoigileek idatzitako eta zinemara eramandako gidoiek ere bere lekua izatea eta edozeinek irakurtzeko eskuragarri egotea.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak lagundutako gidoiak ere produktoreentzat ikusgarri eta eskuragarri egoteko erakustoki aproposa sortzearen beharra ikusten dugu.

Gure Elkartea Euskal Herriko gidoigile taldearen ordezkari izanik, Euskal Gidoiek izan behar duten erakustoki hori sortzea gure lana dugula pentsatzen dugu. Horregatik Euskal Gidoien Katalogo iraunkorra sortu nahi dugu. Momentuz, ondoko bi lerro hauek jarri ditugu abian:

– Gidoien Oinarrizko Katalogoa

Euskal Gidoigileek idatzitako eta urtean zehar ekoiztu eta estreinatu diren filmen gidoiak sarean argitaratuko dira, beti ere Eusko Jaurlaritzaren partaidetza izan duten filmei lehentasuna emanez. Hasiera batean, eta eguneratu arte, aurreko urteetako lanak argitaratzen joango gara urteari dagozkionekin batera.

– Gidoiaren Argitalpen konparatiboa

Aldi berean, urtero edizio konparatibo berezi bat argitaratzea da gure asmoa, orain dela urte batzuk Ocho y Medio argitaletxearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin martxan jarri genuen edizio lerroari jarraipena emanez; bertan Euskal Zinemaren adierazgarri diren Alas de Mariposa, Acción Mutante, La Caja 507 eta AupaEtxebeste! filmen gidoiak argitaratu genituen.

Proiektuak suposatuko duen kostu altu samarra dela eta, printzipioz urtero argitalpen konparatibo bana egitea da gure asmoa; hala ere lehendabizi paperean argitaratuta dauzkagun aipatutako lau izenburuak online argitaratzen saiatuko gara.


Catalogo-CComparacion-C