SGAE Hauteskundeak – Joanes Urkixo, gure hautagaia

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak bere berma ematen dio Joanes Urkixoren hautagaitzari SGAEko Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeetan.

Joanes EHGEPeko bazkidea da eta luzaro ibili da presidente lanetan. FAGA osotzen dugu bazkide guztion hautagaia da eta funtsezkoa da SGAEko Zuzendaritza Batzordean gu ordezkatzen izatea.

Hauteskundeak urriaren 26an izango dira modu presentzialean, baina postaz bozka dezazuen gomendatzen dizuegu.

Ez duzu oraindik bozkatu? Hona hemen FAGAk bozkatzeko prestatutako argibide batzuk, bai modu presentzialean, bai posta arruntaz.


Joanes-ek FAGAko bazkide guztiei luzatzen dizkien gutuna duzue hemen:

 

Agur, adiskide hori.

Sgae-ko Ikus-entzunezko Kolegioko kidea zarela eta, jakitun egongo zara urriaren 26an elkarteko Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak izango direla.

Ba al zenekien aurreko hauteskundeetan, 2015 urtean, Euskadin Ikus-entzunezko zentsu osotik bakarrik %5-ak botatu zuela?

Nabaritu al duzu, Ikus-entzunezko Kolegioan, 16 hautagaietatik bat bakarra dela emakumezkoa?

Gure kolektiboaren interesak inork babestu behar baditu, guk geuk babestu behar ditugu. Horregatik, zeuk ere botoa emateko eskatzen dizut.

-Gure eskubideen banaketa zuzen eta bidezko bat lortzeko eta La Rueda delakoari kito esateko.

-Banaketa hori argi eta ulerterraza, sorburutik bide osoan identifikagarria izan dadin.

-Sgae erreformatu, moderno eta eraginkor, legea betetzen duen bat lortzeko.

-Emakumezko kideak elkartean eta horren zuzendaritza organoetan partaide eraginkorrak izan daitezen, parekotasuna lortu arte.

-Sgae Fundazioak autoreen lana bultzatzen eta zabaltzen jarraitzeko, estatuko elkargo eta hizkuntza guztietan.

Zure botoa ezinbestekoa da. 26an bertan emateko modua duzu, baina hobe eta seguruago aldez aurretik egiten baduzu, postaren bidez, gutunak gehien jota 25ean iritsi behar direla kontuan hartuta.

Baita, botoa emateko asmoa baduzu, niri emateko eskatze dizut, Ikus-entzunezko, EHGEP Euskal Gidoigileen Elkarteko eta FAGAko kidea naizen aldetik. Hementxe aurkituko duzu bai nire programa eta bestelako argibide batzuk: https://jurkixo.wixsite.com/website

Besarkada bat
Joanes Urkixo

 

 

Leave A Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.